Egitaraua

Miren Billelabeitia, Mungiako BHIko ikasleak, Ramon Saizarbitoria. Aitita-amamen guda zibila

      

"Aitita-amamen guda zibila" Mungiako institutuko DBH 4. mailako ikasleekin egindako idazketa proiektuaren emaitza da. Ikasleek Ramon Saizarbitoriaren "Lili eta biok" eleberria irakurri zuten. Eleberrian, beste gai batzuen artean, aitona-ilobaren arteko harreman estua erakusten da, eta horrekin batera oroimena, Gerra Zibilaren garaiko oroimenaren berreskurapena eta transmisioa. Irakurketan eta horren inguruan egindako literatur solasaldietan ikasleak eta irakaslea batean baino gehiagotan gogoratu dira aitita-amamekin izandako berriketez.


Horren harira sortu zen lan hau. Eleberriko Lilik egiten duen moduan, geure gazteek ere beren aitita-amamen guda eta gudaoste garaiko oroimena gogora ekartzeko aukera izan dute. Lurperatutako mamuak agerian jartzeko eta ahaztutzat utzitakoa azaleratzeko.


Kontakizunak era zuzen, xalo eta garbian emanda daude, idatzitik baino ahozkotik hurbilago. Belaunaldien arteko tarteak laburtu egin dira, mugak lausotu.

 

Miren Billelabeitia. Mungia 1960 Euskara eta Literaturako irakasle Bigarren Hezkuntzan eta Batxilleratoan. Haur eta Gazte Literaturako antologien bildumagile da, "Euskal Literaturaren historia"-ren egile 2003an, "Esquemas de euskera" 2000n (hiru argitalpen), "Lauaxetaren oihartzunak" (2008) ere argitaratu du eta UPV-EHU-k sarean argitaraturiko Euskal Literaturaren Hiztegia-n parte hartu du, Baita ere "Egungo Euskal Literaturaren Historia" bilduman.

Itzuli