Egitaraua

DemaS.A

      

2019ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako, DemaS.A ren bigarren edizioa izango da, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta: sortzaile amateurren arteko dema. Finalisten final handia izango da.

Honakoek parte hartuko dute:

Euskarazko laburmetraiak,
12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, lehiaketa baten barruan.
aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2018ko urritik 2019ko urrira bitartean burututakoak)
Zenbat eta lehiaketa gehiagotan parte hartu, aukera gehiago izango da abenduko finalera heltzeko, lehiaketa bakoitzeko bi film onenak sailkatuko baitira.

Itzuli