Egitaraua

Mikel Urdangarin, Alain Urrutia. HOTZA DA NY is cold

      

Duela hiru urte Campos Eliseos Antzokian eskainitako zuzeneko kontzertua binilo-CD formatu berezian kaleratuko du *ZART kolektiboak eta 1000 ale zenbakitu baino ez dira egingo.

Diskoa ‘Xanpe’ teknikariaren estudioetan masterizatu eta amaitu dute, Alison Keable abeslari londondarraren ekarpen
ederrarekin. Biniloa eta CD-az gain, Alain Urrutia artistaren lamina batek eta Harkaitz Cano eta John Potterren testu banak borobilduko dute lana.


Lan luzea da ‘Hotza da NY is cold’, denera 17 abestik osatuko dute. 10 Leonard Cohenen bertsioak dira eta 7, berriz, Urdangarinen diskografiako abestien adiera berriak.

Itzuli