Orain arte ikastetxeei zuzenduta diseinatu den tailer partehartzaileen egitaraua abenduaren 7an eskainiko dugu. Goizean bereziki gaztetxoei eskainitakoak izango dira. Arratsaldean, helduentzat.


Izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da.

Goizeko tailerrei dagokionez, urriaren 1era arte jasotzen diren eskarietan lehentasuna ikastetxeek izango dute. Urrian, berriz, aisialdi taldeek, guraso elkarteek eta gaztelekuek ere izango dute aukera.

Helduei eskainitako tailerretan (arratsaldez), berriz, edozeinek eman ahal izango du izena. Hala ere, mintzalagun taldeei lehentasuna emango zaie eta taldean izena-ematea hobestuko da.

NOLA EMAN IZENA
- Webgunean erregistratu (Nire Azoka klik eginez) eta tailerretan parte hartu nahi duzula aukeratu. Intranetetik egin ahal izango duzu eskaria.

 

Goizeko tailerren gaineko informazioa HEMEN

Arratsaldeko tailerrak HEMEN

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn