Urriaren 4tik 16ra bitartean webgune honetatik zure aurkezpen proposamena luzatzeko aukera izango duzu:

sormen erregistroa

Izena-emateko pausuak

- Durangoko Azokaren webgunean "Proposatzaileak" erabiltzaile modura erregistratu. (Oharra: aurrez expositore moduan erregistratuta bazaude, zuzenean expositoreen intranetetik bideratu dezakezu eskaria. Bigarren erregistro bat ez duzu zertan egin behar)

- Aukeratu zein gunetara bideratu nahi duzun zure proposamena eta bete galdetegia. Ahalik eta  zehaztasun gehien ematea eskertuko genizuke

- Guneko arduradunaren baieztapen mezua jaso arte ez dago zure eskaria onartuta. Galdetegian emandako kontaktuak erabiliko ditu horretarako.

- SALBUESPENAAhotseneako eskariak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali behar dira. ahotsenea.durangokoazoka.eus blogean aurkituko dituzuen fitxak bete ostean.

 

Gunez-gune aurkezpen irizpideak

Gune bakoitzean zer aurkeztu daitekeen gida laburtxoa duzu honakoa.

Areto Nagusia: 30 minutu tarteak dira, argitalpenak zein proiektuak aurkezteko.

Azoka TB: Bideoklipak, booktrailerrak...

Ahotsenea: 30 minutuko tarteak dira, euskarazko literatura eta musika aurkezpenak.

Irudienea: Euskarazko ikus-entzunezko lanak.

Kabi@: Kultura digitalarekin lotuz, esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak proiektuak, topaketak, partehartzea, eztabaidak...

Saguganbara: Idazleen aurkezpenak, tailerrak eta ekintza bereziak antolatzen dira,
irakurketa aktiboa bultzatzeko. Publiko gaztetxoa

Plateruena: Gaueko kontzertuak lotuta daude. Eguneko animazio proposamenak aztertuko dira.

Szenatokia: Antzerki lanen maratoian parte hartzeko proposamenak aztertuko dira. Gainontzeko egitaraua lotuta dago.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn