
Zetak
Zetak
Discográfica: Panda Artist
Año: 2019
Euskarria: CD
Descripción
Zetak taldearen izen bereko diskoaz hitz egin behar badugu, hitz egin dezagun "elektronika" deritzon musikaz. Hitz egin dezagun abiadurez. Hitz egin dezagun BPM-ez. Igaro gaitezen 105 BPM-tik drumm & bass-aren 170 BPM-raino. Hor aurkituko dugu ZETAK bere bidea zabaldu nahian. ZETAK oharkabean ilundu den diskoa da. Soinu identitate propio baten bila, hainbat sintetizadoreekin lan egitean, soinu gogor, sakon eta ilunek hitzekin bat egin duten lekuan gautu dena.Hamaika pertsonaia ageri dira ZETAKen. Hamaika istorio, hamaika bizipen latz, hamaika kantu ozen, ez isiltzea erabaki duten hamaika pertsonaia. Batzuk bakardadean bizi dira, beste batzuk ihesean. Abesti bakoitzeko istorioetan iradokitzen denez, pairatutako bazterketa eta indarkeriaren ondorioz ihesi doaz pertsonaiak. Markatuak izan dira. Orain, ez dira betikoak izango berriz. Ezberdinak dira. Aldatu egin dira eta oraindik ez dute euren lekua aurkitzen.