Erle langileen amodioak
Kollontai, Aleksandra / Huarte, Aroa
Editorial: Igela
Año: 2020
ISBN: 978-84-9109-503-3
Descripción
Errusiaren historiako gertakari nagusiak topatuko ditu irakurleak kontakizun hauetan: XIX. mendearen amaierako terrorismoa, 1905eko iraultza, I. Mundu Gerra, 1917ko iraultzak, Gerra Zibila, NEP politika ekonomikoa... Gertakari nagusiak pertsona xumeen bihotz-barrenetatik kontatuak. Emakumeen ikuspegitik kontatuak, gainera. Eta protagonismoa gertakariei berei eman ordez pertsonen bizipenei ematen zaie. Bizipen konkretu batzuei: emakumeen bizipenei.
Gertakari historiko nagusiez gain, bizitza ekonomiko, politiko eta sozialaren koadro jakin bat ere osa dezakegu, narrazio hauetan islatzen baitira garaiko klase sozialak eta haien arteko borroka, lan-gatazkak, familia-ereduaren aldaketa, lan erreproduktiboen kolektibizazioa, ildo politikoen arteko harremanak, burokratizazioa, klandestinitatea, langabezia, gosea, lehengai falta eta ezkutuko merkatua... Baina protagonistak amodio-kontuak dira. Bere garaiak moldekatutako amodio-istorioak.
Aleksandra Kollontai (San Petersburgo, 1872 – Mosku, 1952), errusiar iraultzaile eta politikaria, teorialari feminista eta idazlea izan zen. Batez ere bere bizitza politikoagatik da ezagun, parte-hartze zuzena izan baitzuen XX. mendeko lehen laurdeneko gertakari historiko nagusietan. Marxismoaren barruko ikuspegi feminista lantzen lehenetarikoa izan zen, eta saiakera-lan oparoa utzi zuen idatzita emakumearen hainbat problematika espezifikoren inguruan. Iraultzak emakumearen askapena ekar zezan harremanetan ere iraultza gertatu behar zuela pentsatzen zuen, eta hain zuzen amodiozko harremanen gaia eta emakume-psikologia berri baten beharra landu zituen literatura-lanen bitartez. Euskarara ekarritako bilduma honetaz gain, Emakumea bidegurutzean. Zirriborro psikologikoak (1923) narrazio-bilduma ere argitaratu zuen, eta ipuin motz utopiko argitaragabe bat ere utzi zuen idatzia, hainbat ikerketa-lan, saiakera, artikulu, eguneroko eta memoria-liburuz gain.