Búsqueda avanzada

Egia ala Gezurra

Streetwise

Discográfica: Mal-Mai Records

2021

Euskarria: CD

Descripción


2017an Iruñean sortutako taldea. Hodei, Adri, Ibon eta Urtasun hasi ziren laukote bezala, abesti propioak sortzeko asmoz. 2018an urte bukaeran, Aritz ezagutu eta bostkote izatera pasa zen taldea. 2019an Streetwise taldearen izena ematen dion diska kaleratu zen. 2020an Kaosa Euskal Herrian elkarbanatutako diskoan parte hartu zuen taldeak “Amaiera” abesti berriarekin. 2020 eta 2021 urteetan zehar grabatu da kaleratuko den EP berria, “Egia ala gezurra” izenpean. 2021 urtean ere, Hodeik bere bidea taldearekin etetea erabaki zuen eta momentuz, taldeak laukote bezala funtzionatzen jarraituko du. Taldearen musika mota eta erreferenteak agerian geratzen dira abesti propioetan, oi, punk, rock, punk-rock, rock n roll estiloetan mugitzen direlarik.

Productos del año