
Walt Whitman
Goikoetxea, Josu / Whitman, W.
Editorial: Susa
Año: 2022
ISBN: 978-84-17051-85-3
Colección: Munduko Poesia Kaierak
Descripción
Ameriketako Estatu Batuetako XIX. mendeko poeta gorena, Emily Dickinsonekin batera: horra hor, askorentzat, Walt Whitman. Transzendentalismoaren ordezkari petotzat jo ohi dute: izadiaren eta gizakiaren batasuna, eguneroko gauza soilen jainkozkotasuna, naturaren joria eta orobiltasuna, norbanakoen eta munduaren ontasuna… eta, tasun horiek guztiak blaituz, zelebrazioa: haragiaren eta espirituaren uztarduraren ospakizuna, aberriarena eta demokraziarena, giza gogoarena, adiskidetasunarena, maitasunarena (gizonen artekoa sarri), mikatzean ere irautearena, giza bizileku eta bizigai den ingurunearena. Funtsean, doinu zabal bat biziari. Josu Goikoetxeak egin du itzulpena.