
Anonyme Popular
Elortza Aranoa, Igor / Rueda, Rafa
Discográfica: *Zart
Año: 2022
ISBN: 978-84-09-44646-9
Euskarria: CD + liburua
Descripción
Anonyme Popular Igor Elortzak eta Rafa Ruedak elkarlanean ondu duten eta*Zart kolektiboak aurkezten duen disko-liburua da: bertsolariaren hitzak etaahotsa, eta musikariaren doinuak eta soinuak batzen dituen proposamena.Bederatzi bertso-kanta, osotara, Mungiako Larrabizkerren grabatuak etanahastuak 2022ko abuztuan eta irailean, eta Tio Pete estudioetanmasterizatuak, Jose Lastra soinu teknikari eta ekoizlearekin.Hitzak jostari josiz, noiz sakon noiz arin, nitasun garaikide ertzdun bat dakarhitzetara Igorrek, gutartasun lanbrotsu baten erdian, ispilu deseroso etamaitekor bat eskainiz guztioi. Eta jarrera berekoak dira Rafarekin landu dituenkanta eta soinu garaikideak ere, ustekabez hartuko dituenak entzule asko.Grabaketatan, Josu Zabalak (soinua), Iban Amorantek (tronpeta), eta ErikaLagomak, Miren Amurizak eta Unai Iturriagak (ahotsak) ere hartu dute parte.