Buscador avanzado de la tienda

Maus

Art Specelman

Editorial: Astiberri


Año: 2022
ISBN: 978-84-189909-42-9
Descripción
Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako
judu poloniar baten biografia da. Gizon
hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak
kontatzen du haren historia; izan ere, semea
komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako
jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika
pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako
ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo
belaunaldien eguneroko bizimoduetan.
Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren
ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman
guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako
gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia
kontatzen du, memoir grafikoaren forman,
generoaren baliabide estilistiko eta narratibo
tradizional guztiak erabiliz eta, aldi berean,
baliabide berriak ere asmatuz. Lan honen erradikaltasun
narratiboak mugarria ezarri zuen nobela
grafikoaren unibertsoan, eta, ondorioz, Pulitzer
saria lortu zuen: komiki bati emandako aurrenekoa
eta bakarra.

Productos similares