
Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975)
Amezaga, Asier
Editorial: Udako Euskal Unibertsitatea
Año: 2022
ISBN: 978-84-8438-831-9
Descripción
Aresti profeta-poeta indibidual gisa ageri bazaigu ere, haren poetika garaiko euskararen, fedearen edota iraultzaren ezinegon kolektiboen sintoma gisa azter daiteke. Kontrara ere, euskara, euskal kultura edota aitaren etxeari lotutako irudikapenen jatorria sormen-prozesu konkretuetan atzeman daiteke. Dimentsio sozial eta literarioaren, autorearen eta testuinguruaren, sormenaren eta errepikaren arteko mugetatik begiratzen zaio hemen Arestiren poesiari, literaturaren soziologiaren tresnak erabiliz.
Lan honek Arestiren obra poetikoa irakurtzeko euskal kultura-esparruaren egituraketa eta dinamikei erreparatzen die. Poetika harreman soziala da, ondorioz testuinguru zabalagoan diharduten eragileekin elkarlan, tentsio eta eztabaidan dago. Testua identifikazio-prozesu desberdinen bitartez ehuntzen duen lekua da: esparru sinbolikoan txertatu egiten den izen propioa eta euskal kultura-esparruan txertatzen den mandatua. Idazketa praktika gorpuztua da, esparruan antzeko ibilbidea izatearen ondorioz hausturaren belaunaldiaren ethos autodidaktarekin bat egiten du. Arestiren sakrifizio-eskema, genero-ikuspegia eta literatura desharagiztatua ikasbide haragiztatu horretan kokatzen dira hemen.