
Haur Besoetakoa : itsasoan urak handi
Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai / Sanvi, Alex
Editorial: Ikastolen Elkartea
Año: 2022
ISBN: 978-84-125649-5-2
Descripción
Aimek (aita eta amek) Haurren Hiria hankapean hartu eta ihes egin behar izan dute Haur Besoetakoak eta Lo-Li-Tak. Itsasora egin dute jauzi, haragoko ertzen batean askatasuna eta bizimodu hobea aurkituko dituztelakoan. Doazen lekura doazela, ordea, txakurrak ortozik. Haur Besoetakoak eta Lo-Li-Tak ez dakiten arren, Aimassad (Aimen zerbitzu sekretuak) gainean izango dute uneoro munduan barna egingo duten oztopoz beteriko bidaian. Askatasuna garesti dago nonahi, esperantza izpiak ere bai, baina Orhiko xoriak Orhira nahi. Partitzea zaila bada, itzultzea ez da samurragoa izango, itsasoan urak handi baitira.