Lyno
Kyxo
Discográfica: Kyxo
Año: 2022
Euskarria: CD
Descripción
Etorkizunarekiko nostalgia duen mp3-a da Kyxo. Ahots autotuneatuak, sintetizadoreak eta melodia itsaskorrez beteriko kantuak. Eurek Lifecore gisa izendatzen dute jorratzen duten estiloa, bizitzen ari diren momentuaren arabera sortzen baitituzte abestiak.
Urnietan (Gipuzkoa) 2019ko bukaeran sortutako taldea da. Eneko (ahotsak/baxua), Pitu (bateria), Manza (teklatuak/ahotsak) eta Endika (kitarra) osatzen dute taldea. Lehen urratsak 2020ean eman zituzten, bai kontzertu eta eduki musikalaren kaleratzeari dagokionean. 2020ko irailean haien lehen maketa argitaratu zuten, “AGOOR” deiturikoa eta 4 kantuz osatuta.
2021ean, aldiz, estilo elektronikoagoak jorratuz single pare bat kaleratu zuten, “Orain” eta “Aita, Ama”. 2022an, “Lyno” deituriko lan berriarekin itzuli dira. Pop rockaren alde goxoenaren eta metalaren alderdirik ilunenaren artean surfean dabiltzan sei abestiz osaturiko diska. Emozioz beteriko errusiar mendia, alegia. Horrelakoa da bizitza, horrelakoa da Lifecore-a.