Miazkatu
Saia Goait
Discográfica: Saia Goait
Año: 2022
Euskarria: CD
Descripción
2017an sortzen da Saia Goait taldea Mutrikuko rock kolektiboko entsegu lokaletan. Hasieratik Stoner rocka eta hardcorea euskaraz egitea zen ardatza, ahots melodiko eta guturalekin nahastuta. 2019an lehen lana kaleratu zuten 'Saia Goait' izenpean. 'Miazkatu' 2022ko martxoan ikusten du argia eta Mutrikuko AME estudioetan grabatua izan da Axular Arizmendiren gidaritzapean. Aitzol gitarran, Beñat ahotsean, Mikel baxuan eta Aitor baterian dira Saia Goait.