Buscador avanzado de la tienda

Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria

Idiazabal Gorrotxategi, Itziar / Pérez-Caurel Rodríguez, Manel

Editorial: Euskal Herriko Unibertsitatea


Año: 2022
ISBN: 978-84-1319-424-0
Colección: Ikertuz
Descripción
Egileak hizkuntzen egoera, aniztasuna eta galera, eta haiek berreskuratzeko baldintzak aztertzen dituzten aditu ezagunak dira; aldi berean, badira munduko hizkuntza gutxituen ikertzaileak eta haien aldeko ekintzaileak ere. Hala nola Mexiko, Bolivia, Madagaskar, Maroko edo Kameruneko zenbait hizkuntzaren sustapen-lanetan arituak eta adituak. Leku oso ezberdinetan jatorrizko hizkuntzen galera saihestu nahirik martxan diren esperientzia interesgarriak ekartzen dizkigute beren lanen bitartez. Liburu honetako lanetan, hiru printzipio ageri dira hizkuntza-aniztasuna eta jatorrizko hizkuntzen bizi-indarra mantentzeko: garapen iraunkorrerako bertako hizkuntza eta kultura kontuan hartzea ezinbesteko baldintza da, hiztun-komunitateak zuzenean inplikatu behar du, eta, azkenik, ezinbestekoa da hizkuntza eskolan baliatzea.

Productos similares