Abenduaren 5etik 9ra izango da aurtengo edizioa.
• Eskaria webgunean egin beharko da, irailaren 30era arte, hemen klik eginez.
Ikasle Eguna abenduaren 5ean izango da


Durangoko Azokako 53. edizioak erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik dago. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek irailaren 30era bitartean dute horretarako epea. Aurtengo edizioa abenduaren 5etik 9ra antolatuko da.

53Stand alokatu

 


Aukera ezberdinak: erakusmahai osoa, erdia edo auto-ekoizleen gunea
Bere produktuak Durangoko Azokan izan nahi dituenak, hainbat aukera ditu. Araudian jasotako irizpideen arabera interesatuak erakusmahai osoa, erdia edota hainbat partaiderekin batera partekatutako auto-ekoizpenen gunea kontratatu ahal izango ditu. Eskaera online egingo da Durangoko Azokaren web orrian “Nire Azoka” atalean erregistratuta.


Durangaldeko argitalpenak
Gerediaga Elkarteak eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeei inolako kosturik gabe Durangoko Azokan beren produktuak erakusgai eta salgai jartzeko aukera ematen die. Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak. Produktu guztiak "Durangaldeko argitalpenak" bezala erakutsiko dira. Izena emateko Gerediaga Elkartera jo behar da.


Aurtengo Azokari begira kontuan hartu beharreko beste hainbat data
- Sortzaileek urriaren 1tik 15era eman ahal izango dute izena Azokako gune ezberdinetan, beren lanak Azokan zuzenean aurkezteko.
- Ikasle Eguna abenduaren 5ean izango da eta aurreko edizioetan bezala tailer eta ekintza bereziak antolatuko dira. Urriaren 1etik 15era zabalduko da izena emateko epea ikastetxeentzat eta hezkuntza zentroentzat.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn