image

"Zortzi gune izango ditu azokak. Iazko berak. Eta Landako gunea izango da ardatza aurten ere. 122 partaide izango dira bertan jarriko diren standetan. Iaz baino bost gutxiago, eta jaitsi egin da orotara erakusmahaien kopurua ere. 238 egongo dira guztira. Iaz baino 15 gutxiago. Mujikak azaldu du datua. «Nahiz eta partaide kopuru antzekoa izan, horietako batzuek stand gutxiago jarriko dituzte». Orotara, 353 nobedade izango dira mahaietan. 226 liburu berri, 68 disko, 36 aldizkari, 5 bideo eta bestelako 18. Eta izen handi batzuk ere bai haien artean: oraindik ere argitaratu gabe den Bernardo Atxagaren Nevadako egunak eleberria, esaterako". Berrian argitaratua.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn