imageDurangoko Azokaren 48. edizioa abian da gaur goizetik. 10:30ean ireki dituzte Landako Erakustazokako ateak Gerediaga Elkarte antolatzaileko kideek, hedabideetako kamara askoren aurrean.

##SARRERA##Kanpoan ehundaka pertsona itxaroten, gehienak Euskal Herri osoko ikastetxeetatik etorritako ikasleak, Ikasleen egunean parte hartzeko prest. Ateak zabaldu ostean, ikasleak standetatik barreiatu dira, eta baita azokaren gainontzeko zazpi guneetatik ere. Goiz osoan zehar edukiko dituzte jarduerak, tailerrak, kontzertuak eta bestelakoak, guneek elkarlanean osatu dieten egitarauaren baitan.

Inaugurazio ofiziala gaur arratsaldean izango da, Areto Nagusian, 18:30ean. Eskoziako (aurtengo herrialde gonbidatua) gaita soinuak eta Joxemari Carrereren ipuin-kontaketak (Jaun Zuriari buruzko kondaiarari buruz) osatuko dute ekitaldia.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn