Durangoko Azoka, bada... ala ez da?

Badago ikusgai Durangoko Azokako 50. urteurreneko iragarkia! "Durangoko Azoka bada, ala ez da?" Horra hor galdera! Kultur sortzaileek zalantza agertu... eta euskal gizarteko erreferenteek argitu: bai, bada! Nirea, zurea, gurea da! Euskalduna da! Mundiala da! Lagunartea, giroa eta besta da! Sorkuntza da! Kultura da! Nortasuna da! Izan da, da, eta izango DA!

Iragarkiak zortzi protagonista ditu (lau kultur sortzaile eta arlo ezberdinetan erreferenteak diren lau lagun), lau spot ezberdinetan banatuta. Partehartzaileak honakoak dira: Nagore Aranburu aktorea, Reyes Prados aurkezlea, Kirmen Uribe idazlea, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Aritz Aduriz futbol-jokalaria, Jamixel Bereau Kalakan musika-taldeko kidea, Maite Goñi teknologia berrietan aditua eta Karlos Argiñano sukaldaria.

Eskerrik asko iragarki honen sorkuntzan parte hartu duzuen guztioi!

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn