"Katurik ez dagoen etxean... saguak dantzan!". Hala dio esaera zaharrak, eta Saguganbaran, katuen faltan, txakurrak izango ditugu aurten Durangoko Azokan!

"Irakurmen-txakurren" jarduera izango dugu ume txiki eta handien plazan. Ekimen berritzaile honen arduradunak Naroa Ibarretxe Antuñano eta Ibai Fernandez Berrizbeitia bilbotarrak dira, GuKan eragilekoak, eta euren emanaldia abenduaren 7an izango da, 12:00etan. Eurekin batera, Lukas eta Duah txakurrak egongo dira.

 

 

Baina... zertan dantza zehazki irakurmen-txakurren jarduera?

Aldez aurretik esan baharra dago, ez dela txakurrei irakurtzen irakatsiko dion ekimen bat edo halako gauza miresgarririk, kar-kar! Jarduera honekin adingabekoen artean irakurmena sustatu eta motibazioa bultzatu gura izan dugu. Hainbat dinamika parte-hartzaileen bidez eta txakurrek sortzen duten erakargarritasunaz baliatuz irakurmena lantzen dugu.

Horrez gain, jarduera honek hainbat onura ekartzen dizkio umeari, ezta?

Bai, asko dira metodologia honen bitartez lortzen ditugun onurak. Proiektu honek, zehazki, hezkuntza-prozesuan laguntzen du, eta beste hainbat onura ditu: psikologian, osasunean...

Irakurmenean zailtasunak dituzten umeez gain, ume guztientzat aproposa da, ezta?

Noski, hasiera baten, zailtasunak dituzten umeentzako dela pentsa daiteke.Proiektu hau zailtasun horiek gainditzeko helburuagaz sortu zen, noski. Baina egia da agingabekoek barneratu dutela irakurtzea ekintza aspergarria dela. Horregatik, proiektu honen bitartez irakurmena erakargarriagoa egiten zaie, motibazioa handitzen dute eta gogo gehiago izaten dituzte irakurtzeko.

"Txakurtxo" jolasa ere egingo duzue ume eta txakurren artean, zertan datza?irakurmentxakur2

“Txakurtxo” umeentzako “trivial” antzeko jolasa da. Istorio txiki bat irakurri ostean, umeek horren inguruan egindako galdera eta froga batzuk gaindituz aurrera egingo dute jolasean. Jolas honen bidez irakurmena, ulermena, errespetua eta abar landuko dugu. Zeharkako helburua autoestima lantzea izango da, txakurrekin hainbat jolas egin beharko dituztelako.

Bestalde, guretzat oso garrantzitsua den ezaugarri bat: gure egitasmoa txakurren ongizatea bermatzeko diseinatu dugu. Hori dela eta, jarduera hasi baino lehen parte-hartzaileei azaltzen diegu nola hartu-eman txakurrekin. horrez gain, umeekin batera heldu bat egongo da.

Nondik dator txakurrekin irakurmena lantzeko jarduera hau? Euskal Herrian hau egiten duzuen bakarrak zarete?

Nondik datorren zehazki ez dakigu, baina AEBetan urteak daramatzate gai hau lantzen. Han zerbitzu publiko moduan erabiltzen dute liburutegietan, umeekin bakarkako lana eginez, euren irakurmenean hobetzeko. Guk dakigula, Euskal Herrian ez du beste inork horrelako jarduerarik egiten.

Noiz hasi zineten honetan eta zer dela eta?

Hasi berri-berriak gara. Gu, izatez, gizarte hezitzaileak gara, eta esperientzia luzea dugu adingabekoekin. Beti izan ditugu gustoko txakurrak, eta askotan entzun dugu gizakiontzat oso onuragarriak direla. Hortik abiatuta, ikertzen hasi ginen, formakuntza bilatu genuen eta martxan jartzea erabaki genuen.

Norbait zalantzetan egongo balitz jardueran parte hartzeko... zelan animatuko zenuke?

Ekintza dibertigarria izango da umeontzat: animaliekin eta naturarekin harremanetan egoteko aukera izango dute, euren eguneroko bizitzan beharrezkoa duten ekintzak landuz. Gauza berria da, eta txakurrak gustoko dituztenek primeran pasako dute!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn