Lehen aldiz, Durangoko Azokan liburu digitalak maileguan hartzeko aukera izango dugu eLiburutegiaren bidez. Euskadiko Liburutegi Digitalak urtebete egin du, eta 365 egun hauetan 27.438 liburu eman ditu maileguan Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideen artean. Gaur egun, bere katalogoan 9.268 liburu bildu dituzte, eta 7.338 erabiltzailek egin dute maileguren bat online.

Aurten eLiburutegiak erakustokia jarriko du Durangoko Azokan, eta oraindik zerbitzu hau ezagutzen ez duten udal liburutegietako bazkideek, eLiburutegia erabiltzen hasteko gakoak eskuratu ahal izango dituzte. Liburutegietan egiten den bezalaxe, eLiburutegiaren standera hurbiltzen den orori bere txartela emango zaio, eta mailegu digitalak egiten hasteko oinarrizko azalpenak eskainiko zaizkio. Gainera, unean eta lekuan bertan liburu bat deskargatu eta etxera eraman ahal izango du maileguan, bere gailu mugikorrean hartuta, 21 egunean irakurri ahal izateko. Durangaldeko liburutegi publikoetako langileak arduratuko dira zeregin honetaz.

Modu honetan, herritarrek argitaletxeetako fondoa eskuratzeko aukera ere izango dute.

Orain arte euskaraz gehien mailegatu diren lanak honakoak dira:

Arotzaren eskuak; Ladron Arana, Alberto

Ahaztuen mendekua; Ladron Arana, Alberto

Amaren eskuak; Jaio Eiguren, Karmele

110. Street-eko geltokia; Iñaki Zabaleta Urkiola

Musika airean; Jaio Eiguren, Karmele

Bilbao-New York-Bilbao; Uribe, Kirmen

Ez naiz ni; Jaio Eiguren, Karmele

%100 basque; Itxaro Borda

Urak dakarrena; Martinez de Lezea, Toti

16 ipuin amodiozko; Xabier Mendiguren

Informazio gehiagorako egizu klik hemen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn