50. urtemuga borobila izan dela azpimarratu dugu aurtengo edizioaren balorazioa egiterako orduan: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpenean aberatsa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan...

Baina borobila izan bada, aurten boluntario lanetan ibili diren lagunei esker ere izan da. Lehen aldiz, Durangoko Azokak deialdi publikoa egin zuen antolakuntza-lanetan laguntzeko eskatuz: Landakoko ateak zabaltzeko, esatari lanetan ibiltzeko, informatzaile aritzeko, bideo-kronikak egiteko... Eta erantzuna bikaina izan da. 72 lagun izan ditugu lanean: Euskal Herri osotik etorritakoak, gazte zein nagusiagoak, baina den-denak gogotsu eta umoretsu.

Komunikazio Taldeko hainbat boluntariok egindako lanak kontsultatzeko, egizu klik hemen!

Eskerrik asko bene-benetan gurekin batera lanean ibili zareten guztioi. Zuei esker, 50. urtemuga borobila izan DA!

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn