Durangoko Azokaren lehen egunean, abenduaren 2an, egingo da Ikasle Eguna, goizez. Diziplina ezberdinetako 21 kultur-saio antolatu dira eta mila ikaslek baino gehiagok izango dute horietan parte hartzeko aukera. Tailerretan izena-ematea www.durangokoazoka.eus atarian egin behar da irailaren 30a baino lehen.

Haur eta gazteak izan ohi dira Azokaren lehenengo eguneko goizean, Ikasle Egunean, protagonistak. Aurten, abenduaren 2an egingo da, eta edizio berri honetan ere, milaka ikaslek hartuko dituzte Azokaren stand, korridore eta guneak.

Erakusmahai ezberdinak bisitatu eta kultur ekoizpena ezagutzeko aukera izateaz gain, Durangora gerturatzen diren hainbat eta hainbat ikaslek antolatzaileek prestatutako tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Aurtengo edizioan 21 kultur-saio antolatu dira eta mila ikaslek baino gehiagok izango dute lekua horietan. Bada, tailerretan izena eman nahi duten ikastetxeek irailaren 30era arte egin dezakete eskaria www.durangokoazoka.eus atarian. Azokaren web orrian konturik ez dutenek, erregistratu egin beharko dute lehenbizi beren burua, gero eskaria egiteko.

Tailerren eskaintza zabala da, azokan presente dauden askotariko diziplinei lotuta: arte eszenikoak lantzen dituztenak daude, musika, literatura… Gauzak horrela, esaterako, komikigintzaz, diskogintzaz, animazioaz, programazioaz, koreografiez… ikasteko aukera izango dute haur eta gazteek. Egin klik hemen Ikasle Eguneko jarduera guztiak ikusteko.

 Lekuen esleipena zozketa bidez egingo da; dena den, tailerretan plazarik gabe geratzen diren ikasleek ere izango dute Azoka bisitatzeko aukera. Izan ere, antolatzaileek nabarmendu dute, jardueretan izena eman edo ez, edo lekua izan edo ez, abenduaren 2an Ikasle Egunera gerturatu nahi duten ikasle guztiek dutela Azoka bisitatzeko aukera. Era berean, gogoratu dute jardueretan parte hartu nahi ez, baina Azoka bisitatu nahi dutenek ez dutela zertan izena eman behar.

 

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzaren bat argitzea, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 673 005 981 telefonora.

 

IKASTARO GUZTIAK JASOTZEN DITUEN PDFa HEMEN:

pdf ikonoa

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn