Abenduaren 7an "Apaiz-kartzela" dokumentalaren "work in progress" emanaldia izango da Irudienean. Zuzendariekin batera, preso egondako apaizak ere bertaratuko dira, omenaldia jasotzeko.

Gehiago irakurri...

54. edizioko kartela aurkeztu zuen atzo Durangoko Azokak. Bigarren urtez, sortzaile gazte batek egin du kulturaren plazaren irudia. Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren lekukoa Oier Zuñiga (Iruñea, 1986) artistak hartu du. Iruindarrak prentsaurrekoan azaldu zuenez, Azokako ekosistema islatzen saiatu da kartelean.

Gehiago irakurri...

- 54. edizioko leloa "Osorik DA!" izango da, Azokako osagai guztiei erreferentzia eginez. Kartelaren egilea Oier Zuñiga iruindarra da eta Azokaren ekosistema osoa irudikatzen du.

- Aurtengo kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra antolatuko da. Lehenengo egunean Ikasle Goiza ospatuko da eta bigarren egunean II. Sormen Bekaren irabazlea nor den jakinaraziko da.

Gehiago irakurri...

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte antolatuko da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero.

Gehiago irakurri...

Aurten lehenengo aldiz Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia antolatuko du Szenatokiak: 10 konpainia, 30 emanaldi eta sorpresaz jositako egitaraua.

Arte eszenikoak gustuko dituzu? Antzerkiaz eta dantzaz gozatu gura duzu? Bada, ez galdu Szenatokia guneak aurtengo Azokarako prestatu duen eskaintza oparoa!

Gehiago irakurri...

Anitza, baikorra eta arrakastatsua. Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure aurreikuspenak bete eta gainditu dira. Azoka borobila izan da, alderdi kuantitatibo eta kualitatiboan". Bost egun hauetan Landakon, gainontzeko guneetan eta Durango osoan egon den giro ona azpimarratu dute Azokako antolatzaileek: "Azoka beste behin ere euskal kulturaren plaza izan da. Sortzaile, ekoizle eta bisitariak elkartzeko gunea: proiektu berriak sortu, plazaratu edo erosteko plaza, hausnarketarako eta euskal kulturaz gozatzeko".

Gehiago irakurri...

Gaur Durangoko Azokako azken eguna izango da eta, azokazaleek jarduera ugari izango dituzte gune guztietan. Areto Nagusian, lau egunetako maratoia eta gero, patxadaz hasiko dute Azokako azken txanpa, yoga saio batekin, Maite Eizmendiren eskutik. Horren ostean hainbat aurkezpen antolatu dituzte: Euskal Udalekuen historia eta istorioak, 2019. urteko Loraldia, irakurketa errazeko Kalafate bilduma eta abar.

Gehiago irakurri...

- Egitaraurik zabalena izango du gaur Durangoko Azokak: "Soinujolearen Semea" eta "Muga deitzen da pausoa" pelikulen aurre-estreinaldiak Irudienean; mikroantzerkiak Szenatokian; Gatibu, Hesian, Nogen, Bad Sound, Txapelpunk eta Leihotikan (Ahotsenea zuz.), Idurre Eskisabel, Katixa Agirre, Unai Iturriaga (Ahotsenea sol.), Anestesia Plateruenan...

Gehiago irakurri...

- Durangoko Azokako zazpi guneak bor-bor egongo dira hirugarren egunean: Wikipedia Eguna, "Oreina" filmean oinarritutako hiru laburmetrai, Asisko Urmeneta, Garbiñe Ubeda, Iker Lauroba, Errementari, Modus Operandi...

Gehiago irakurri...

- "Etzi Portu Maritimoa" taldeak aurkeztu du. Talde horretako kide dira Xabier Landabidea Urresti, Galder Gonzalez Larrañaga, Beñat Irasuegi Ibarra, Ohiana Calparsoro Forcada, Yerai Gascón Sánchez, Unai Gorrotxategi Sabino, Gorka Salces Alcalde eta Eneko Olazabal Arruabarrena.

- Gerediaga Elkarteko ordezkariak pozik agertu dira Durangoko Azokaren lehenengo Sormen Bekak euskaraz sortu eta argitaratutako lehen rol jokoaren liburua ahalbidetuko duelako.

Gehiago irakurri...

- Azokako lehenengo eguna ikaslez lepo egon ostean, Azokak egitarau potoloarekin hasiko du gaur bere bigarren eguna. Areto Nagusian hitzordu garrantzitsu bi egongo dira: Sormen Bekaren irabazlea nor izan den iragartzeko prentsaurrekoa eta Gogoetaren Plazako lehenengo saioa.

Gehiago irakurri...

Hona hemen 53. Durangoko Azokako kontzertu eta zuzeneko guztien zerrenda eta ordutegiak:

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokako 53. edizioa hasi DA! Goizeko 10:30ak heldu direnean ikasle uholde batek hasiera eman dio aurtengo edizioari. Bost eguneko kultur maratoia izango dugu aurretik: 200 kultur ekitaldiz osatutako egitaraua, 247 erakusleiho, 439 nobedade (304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...).

Gehiago irakurri...

Nobedadez eta ekitaldiz josita helduko DA aurtengo Durangoko Azoka. Guztira, 439 produktu izango ditugu 247 stand ezberdinetan banatuta. Horrez gain, 200 ekitaldi baino gehiago izango dira Azokako gune ezberdinetan.

Gehiago irakurri...

- BBK Fundazioaren stand berezi bat egongo da Landako Gunean, eta bisita gidatuak egingo dira gaitasun ezberdinak dituzten azokazaleekin.

- Abenduaren 8an kultur esperientzia berezien aurkezpena egongo da Areto Nagusian. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Moiuak, Telmo Iruretak eta "Auritz, laino eder hori..." proiektuko bultzatzaileak.

Gehiago irakurri...