Ekoiztetxe eta zine zuzendari askok literaturan aurkitzen dute euren proiektuetarako hazia. Liburu bateko istorioa edo ipuin bat pantailan ikustea ez da ez-ohiko kontua. Asko dira filma bihurtu diren nobelak. Euskarazko literaturan ere baditugu adibideak.
Prozesu horretan, idazleak, argitaldariak, gidoilariak, zine zuzendariak eta ekoizleek parte hartzen dute besteak beste. Euskaraz jarduten duten eragileak harremanetan jarri nahi genituzke goiz bateko jardunaldian. Helburua, euskarazko literatura pantailetara egokitzeko lan ildo berezirik azokatik zabaltzeko aukerarik dagoen aztertzea da.
Horretarako, abenduaren 3an, hitzaldi laburrak eta mahaingurua antolatuko ditugu. Eta ostean, hizlari eta entzuleen arteko solasaldia eta iritzi zein esperientzia trukea izatea da helburua.
Hizlari honek gonbidatu ditugu:
Zugaza zinema (Uribarri kalea, 8. Durango)
Abenduak 3 / 12:00-14:00
Antolatzailea
Babeslea
Laguntzaileak