Dendako bilatzaile aurreratua

Harold

Leihotikan

Diskoetxea: Gor Diskak


Urtea: 2012
ISBN: 8436020186967
Euskarria: CD
Deskripzioa
Sei urte pasa dira estudioko azken diskoa editatu zutenetik. Haien ibilbidearekiko eta jarrerarekiko fidelak: presarik gabe eta ziztu bizian, itzelezko hamabost abestirekin datoz. Abesti landuak, zehatzak eta LEIHOTIKAN unibertsoa berbaitatzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe.Agindutakoa zor. Pasa den urteko abenduan, “oroimenak erretzen – 18 urte” 2011ko Durangoko Azokarako GORrek editatutako bilduma aurkezten ari zirenean aditzera eman bezala, LEIHOTIKAN “Harold” izeneko eta hamabost abestiz osatutako estudio-lanarekin itzuli da. Oraingoan Iker Piedrafitaren eskuetan jarri dira, Artikako “El Sotano” estudioan iruindarren grabazio prozesu guztia zuzendu duena; grabaziotik produkziora, eta lan bikain hau emaitza izan duena, bi txandatan grabatutakoa: 2011ko abenduan eta 2012ko apirilean.

Antzeko produktua