
Cybernetics of the Poor : tutorialak, ariketak eta partiturak = tutoriales, ejercicios y partituras
Etxebarria, Oier / Diederichsen, Diedrich
Argitaletxea: Kunsthalle Wien ; Tabakalera
Urtea: 2020
ISBN: 978-84-949236-9-2
Deskripzioa
1940ko eta 1950eko hamarkadetan zibernetika hipotesi bat baino ez zen oraindik, gertakari eta prozedura konplexuei aurrea hartzeko eta kalkulatzeko hipotesi bat eta metodologia bat baino ez. Bigarren fase batera iritsi arte ez zen bihurtu irabazi ekonomikoa ateratzeko tresna bat, ordenagailu digitalen kalkulu-ahalmenaz eta finantza-kapitalismoaz baliatuta, erabilera-balioa ez, baizik eta truke-balioa dauzkaten datuak eskuratzen eta metatzen hasi zenean.Artea ere aurrea hartzeko eta planifikatzeko bitarteko eta tresnez arduratzen da, baina kontrolarekin zerikusirik ez duten helburuak ditu, maila idealean behintzat.
Erakusketa-proiektu honen tesiaren arabera, arteak aurre egin diezaioke erregimen ziberdigital berriak «gizakion ezaugarriak» bereganatzeko daukan asmoari (hala nola, espontaneotasuna edo bizitzarekiko atxikimendua), POBREAREN ZIBERNETIKA batez baliatuz, hain zuzen ere.
Alexander R. Galloway, Sabeth Buchmann, Diedrich Diederichsen eta Oier Etxeberriaren saiakerak eta erakusketan parte hartu duten artisten artelanen fitxak aurkitu daitezke liburuan. Artista parte hartzaileak: Agency, Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar, Camila Sposati, Constanze Ruhm, Ana de Almeida & Alicja Rogalska, Gema Intxausti, Luke Fowler, Alex Mendizabal, Sharon Lockhart, Cory Arcangel, Pedro G. Romero, Don Van Vliet, Cornelius Cardew, Anthony Braxton, Elena Asins, Hanne Darboven, Edgar Degas, Jörg Schlick, Peter Roehr, Douglas Huebler, Heinrich Riebesehl, Mike Kelley eta Guy de Cointet.
Diedrich Diederichsen (Hanburgo, 1957) arte-komisarioa, irakaslea, kazetari musikala eta kritiko-kultural alemaniarra da. Pop artearen, politikaren eta kulturaren bidegurutzean Alemaniako idazle intelektual ezagunenetako bat da.
Oier Etxeberria Tabakalerako arte departamentuko arduraduna da.