
Bigarren sexua : I. Egitateak eta mitoak; II. Bizi izandako esperientzia
Beauvoir, Simone de / Arrarats, Irene
Argitaletxea: Elkar ; Jakin Fundazioa
Urtea: 2019
ISBN: 978-84-9027-945-8
Bilduma: Eskafandra 6
Euskarria: 2 liburu
Deskripzioa
«Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da. Ezein destino biologikok, psikikok, ekonomikok ez du definitzen gizaki emeak gizartean duen irudia; zibilizazio osoak sortzen du gizonaren eta zikiratuaren tarteko emaitza hori, femeninotzat jotzen den hori.[...] Interpretazio-sistema oker horren oinarria zera da, ontzat jotzea naturala dela gizaki emearentzat emakume femeninobihurtzea: ideal hori mamitzeko, ez da nahikoa heterosexuala izatea, ezta ama izatea bera ere; ‘egiazko emakumea’ produktu artifizial bat da, zibilizazioak ekoitzia, garai batean castratoak ekoizten zituen bezalaxe; ustez pinpirinkeriarako, otzantasunerako duen “sena” ikasarazi egiten zaio, gizonari harrotasun falikoa bezalaxe; gizonak ez du beti onartzen bere gizon-bokazioa; emakumeak arrazoi sendoak ditu are otzantasun gutxiagoz onartzeko esleitu zaion bokazioa».