Dendako bilatzaile aurreratua

Oneka

Ene Kantak

Diskoetxea: Ene Kantak


Urtea: 2014
ISBN: 8436543120974
Bilduma: EKDVD002
Euskarria: DVDa + Cda
Deskripzioa
20 HAUR KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRIEne Kantak proiektuko kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin.
Kantak euskal kultur, kirol zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko
ABESTIAK:01-SUKALDEKO MAHAITXOA02-EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATIARI (FERMIN MUGURUZA)03-AZAROAK 13 (MANOLO GARCIA)04-POZIK BAZAUDE05-GLU ETA GLU (RUPER ORDORIKA)06-IBILERAK (IMANOL UBEDA – BIDE ERTZEAN)07-IPUINERAKO08- ONEKA09-TORTOTXIKI10-ALDREBESKERIAK (EL DROGAS)11-ZURI ZORIONAK12-ITSASOKO ARRAINAK (FRAN ETA ZURIÑE – HESIAN)13-HIRIBURUAK14-IKUSI NUENEAN (IGOR IJURRA)15-ARANTZA NAIZ (MIKEL URDANGARIN)16-BIKINGO ILE HORIDUNAK (KUTXI ROMERO – MAREA)17-POLONESA18-ESKU TREBEAK19-ZURE OLENTZERO20-GLU ETA GLU EDALONTZIAREKIN
23 ABESLARI HANDILagun asko dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak. Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:
Fermin Muguruza (musikaria) Ruper Ordorika (musikaria) Mikel Urdangarin (musikaria) Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria) Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak) El Drogas (musikaria)Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria) Manolo Garcia (musikaria) Igor Ijurra (iruñeko orfeoiko zuzendaria) Alaia Martin (bertsolaria) Oinatz Bengoetxea (pilotaria) Abel Barriola (pilotaria) Jon Apezetxea (pilotaria) Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi jokalaria) Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria) Asier Riesgo (Osasunako futbolaria) Markel Bergara (Realeko futbolaria) Imanol Agirretxe (Realeko futbolaria) Gorka Iraizoz (Athleticeko futbolaria) Mikel San Jose (Athleticeko futbolaria)
500 DANTZARI TXIKIKanta bakoitzak bideoklip bat izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil. Honatx bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda:
Bilboko Karmelo ikastola Hondarribiko Talaia ikastetxea Tolosako Laskorain ikastola Leitzako Erleta ikastetxea Iruñeko Buztintxuri ikastetxea Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea Zangozako ikastola Burlatako Ermitaberri ikastetxea Tafallako Garcés de los Fayos ikastolaZizurko Erreniega ikastetxea Antsoaingo Ezkaba ikastetxea

Antzeko produktua