Dendako bilatzaile aurreratua

// ///

Unzaga, Ander

Diskoetxea: Forbidden Colours


Urtea: 2020
Euskarria: CD
Deskripzioa
Ander Unzaga pianista bilbotarra 20 urterekin murgildu zen eskenatokien munduan. Harrezkero, eta Travellin’ Brothers taldearekin batez ere, hara ta hona ibili da munduan zehar. Dozenaka herrialdetan egon dela eta mila kontzertu inguru eman dituela esan dezake. Horrez gain, hainbat musika proiekturen parte ere izan da eta kolaborazio ugari egin ditu, beti ere piano eta teklatuen atzean, bigarren lerroan.
2014. urtean Iruñara egin zuen salto, bertan goi mailako Piano Jazz ikasketak egiteko. Ikasketak bukatzearekin batera Nafarroako hiriburuan lanean hasi eta pixkanaka bertan finkatu du bere bizimodua.
2019. abenduan, Josu Ervitiren Drum Groove Estudioan (Berioplano) sartu zen, bere izena eramango duen lehen diskoa grabatzeko asmoz. Beste 5 musikarik ere hartu dute parte disko honetan, kontserbatorioko ikaskideak guztiak, Eric Deza (Eibar) gitarran, Aritz Ostolaza (Hernani) saxoan, Urko Peral (Lizarra) baxuan, Rubén Sánchez (Salamanca) baterian eta Erika Imizkoz (Noain) ahotsetan.
Diskoa grabatzeko mende hasierako Steinway bertikal zahar bat alokatu zuen, soinu berezi horren bila baitzebilen. 8 abesti dira, instrumentalak denak. Jazzetik abiatzen dela esan genezake, intrumentazioan batez ere, eta inprobizazioak leku garrantzitsua daukalako disko honetan. Baino bidean zehar badaude pasarte esperimental eta minimalistak. Ez dago hitzik disko osoan, abestiek ez daukate izenbururik, Anderren proposamena musikala da, besterik ez, melodia, armonia eta erritmoa.

Antzeko produktua