Dendako bilatzaile aurreratua

Haritz zahar baten heriotza

Mintegi Larraza, Miel Anjel

Argitaletxea: Alai


Urtea: 2017
ISBN: 978-84-946491-6-5
Bilduma: Ganbara
Deskripzioa
—Hara! Zer dabil hemen, goroldio hezean, musker bat? Harritzekoa da —esaten dio arrabio batek musker bati.

—Zer nabilen? Itxaron pixka bat eta esango dizut. Zertxobait lasaitzen naizenean —muskerrak erantzun.

—Hori beste kontua da. Urduri ikusten zaitut.  

—Urduri bakarrik ez. Kaka eginda nago! 

—Ez da izango! Zer dela eta?

—Gauza larriak gertatzen ari dira basora datorren bidean.


Basoak mundu txikiak dira, mundu zabalaren barruan. Mundu biziak. Biziak direlako gorabeherak izaten dira basoetan. Eta batzuetan ez dira onak. Hala ere, gorabehera eta guzti, basoetako biztanleak, landare eta animaliak, zoriontsuak bizi dira. Haritz Zaharra baso baten ertzean bizi da. Basoko zuhaitz zaharrena da. Beraz, gauza asko ikusiak ditu eta kontu asko dakizki. 

Behin, piztia ezezagun batzuk iritsi dira basora, eta beraiekin hondamena. Horrezkero, dena aldatu da Haritz Zaharraren bizitzan. Sekula ikusi eta imajinatu ez duena ikusi eta jasango du hil arte. Zoritxarrak, pozak...

Eta ustekabe handiak!

Denen alde eta kontra, hil arte, borrokatuko du Haritz Zaharrak.



Antzeko produktua