Dendako bilatzaile aurreratua

Atmosfera

Dientes de luna

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak


Urtea: 2019
Euskarria: CD
Deskripzioa
Dientes de Luna taldearen “Atmosfera” diskoaren rocka trinkoa da, oinarri sendo-sendokoa, eta, batzuetan, honek eraman gaitzake pentsatzera hard doinuek, 90 eta 2000ko hamarkadetako kaleko rockak, rock alternatibo amerikarrak, indie-ak irabaziko dutela abestiaren mamia (eta noski egingo dutela), baina abestiaren melodiek pop inguruetara hurbilduko du askotan lehenago aipatutako sendotasuna. Gizakiek dituzten zalantzak, beldurrak eta pentsamenduak islatu nahi ditu taldeak. Poesiak metafora bilakatutaeta, baita ere, metaforak poesiaz blaiturik. Istorio eta bizipen pertsonalak kontatzen dituzte. Dientes de Luna taldearen pop ukituek berezkoa dute kolpe indartsua. Haize lakar eta laztantsuak batzen ditu taldeak kantuetan, eta jendea dantzarako prestatuko du. Atmosfera kantua sinfonikoaren eta progresiboaren uztarketa da, instrumental horren izpirituan dago Dientes de Luna taldearen sena, senaren indarra, soinuaren senaren gorputza abestien kartografia bilakaturik. 

Antzeko produktua

Gordinik
CD

12€

Alarma
CD

17€

Hordago
CD + BINILOA

20€

Inoiz Baino Argiago
CD + BINILOA

20€

Ikasten
BINILOA

20€

Ikasten
BINILO deluxe

22€