Dendako bilatzaile aurreratua

Modus Operandi

Modus Operandi

Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak


Urtea: 2018
Euskarria: CD
Deskripzioa
Modus Operandi taldearen lehen diskoak izenburu berbera hartu du. “Zatoz gugaz” kantuak ematen dio hasiera diskoari eta lehen 15 segundoetan taldeak argi utzi ditu bere musika irizpidea nondik doan. Bateria, gitarra, tronpeta eta tronboiaren jokoak lehen proposamena helarazten dio entzuleari: zatoz gurekin eta sartu gure zirimolan. Eta diskoak barrika beretikedaten emango dio jarraitzaileari. Dantza, festa eta letra konprometituak bere inguruarekin. Modus Operandi taldearen modus operandiaren gakoa hor dago. Modus Operandi ska melódicoahasketa anizkoitzaren ondorioa da. Ska melodiko azkarra pausatuagoarekin, rock indartsua amultsuarekin,brit-ska, Balkanetako musika ziztu euforikoan, soularen ukituak, reggaearen arima. Disko bizi eta dantzagarria. Disko konprometitu eta hausnartzailea. Disko alaia eta bizipozaren lanbroarekin atondua.

Antzeko produktua