Katalogoa 

Donostian elefanteak ikusi zirenekoa

Lertxundi Esnal, Anjel / Olariaga Aranburu, Antton

Argitaletxea: Erein

10 €

2020

978-84-9109-626-9

Bilduma: Pikotxean

Deskripzioa

Alkateak minez lehertu beharrean zeukan burua. Bulegoko leihoa ireki eta bertako terrazara irten zen. Alkateak ezin zuen sinetsi begien bistan zeukana: Alderdi Eder, hiriko parkerik ederrenetako bat, neurri, mota eta piura guztietako elefantez beterik zegoen. 
Begiak igurtzi zituen. Ikusi berri zituenak elefanteak ziren, ez zeukan inolako zalantzarik. Alkatea ez zegoen edanda, oso pertsona serioa zen, gutxitan tronpatzen zen, osasun ona zeukan. Orduan? Zer gertatzen ari zen bere kargu zeukan hiri maitean?
https://www.erein.eus/liburua/donostian-elefanteak-ikusi-zirenekoa

Urteko produktuak