
Hamaika aztarna : Maddi Zubeldia & H-Eden
Zubeldia Arozena, Maddi
Diskoetxea: Belarri
Urtea: 2013
Euskarria: CD
Deskripzioa
Maddi Zubeldia Arozena kantautorea Donostian sortu zen 1961ean eta 11 urte zuela Ziburura bizitzera etorri zen. Gaur arte. Familia bertsozalea izaki, Maddik haurtzarotik poesia eta kantua bidelagun eta bere garapen artistikoarentzat oinarri izan ditu. Euskararen eta hizkuntzen maitatzaileak irakaskuntzaren bitartez transmititzen du bere zaletasuna Seaska federakuntzan, eta bereziki oraindik ere irakasten duen Azkaingo ikastolan.Maddik beti idatzi izan du, literaturazko zein musikal idazketa beti izan da bere bizitzaren parte, lehenik era intimoan, eta gero familia girora hedaturik. Ondorioz, seme-alabek eta ilobek naturalki eskatu zizkioten Unamarentzat kantu batzuk, horietako zenbait ere taldearen arrakasta eginik. Etxekoentzat idazteko eta konposatzeko plazeraz gain, elkarlan horrek Maddi bere sorkuntzak hurbileko zirkulutik at partekatzera eraman du.Halaber, H-Eden taldearekin ekoiztu dituen Hamaika aztarna (2013) eta Intimitartean (2015) diskoez gain, Euskal Kultur Erakundearen « Sorkuntza » lehiaketan bi aldiz saritua izan da, poesia sailean. 2017an Elkarren argitaratu duen « Deserria haurtzaro » eleberria « 111 akademia »ren euskarazko literatur sarian finalista izan da. 2018ko apirilean « Immersion/murgiltze » olerki bilduma argitaratu du, Anne Fruchon eta Bernard Olczakekin elkarlanean, Zortziko argitaletxean.« Erran gabe doa » eleberria argitaratu berri du 2019ko apirilean, eta paleta artistikoa osatzeko sortu duen « Oroitzen naizeino » irakurketa taularatuan aktore izaten ari da 2017ko urritik.