Dendako bilatzaile aurreratua

Bizi Baratzea : garaian, garaikoa, garaiz. Eman eta hartu

Errekondo, Jakoba

Argitaletxea: Argia


Urtea: 2015
Euskarria: 200 or.
Deskripzioa
7.argitaraldia.

2015eko udaberrian ARGIAk BIZI BARATZEA liburua argitaratu eta urtebete baino gutxiagoan 10.000 ale, euskarazko liburuen artean “Best Seller” ikurra jarriaz. Liburu hau sektoreko zale nahiz profesionalentzat oinarrizko irakurgaia eta lan tresna da. Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da BIZI BARATZEA. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenentzat ere.

Liburua bi zatitan banatzen da. Lehen zatian informazio orokorreko gaiak lantzen dira: ura, argia, lurra, ongarriketa, buruhausteak, gaitz eta izurriteak, nor norekin, egutegiak (erein, landatu, uzta), konposta, baratzeko lanak... Bigarren zatiko edukiak landareen 40 fitxa dira eta fitxa bakoitzean azaltzen dira: oinarrizko premiak, uzta, trikimailuak, gaitz eta izurriteak, historia eta kultura... Honetaz gain, sendabelarren fitxa sorta, euskarazko eta latinezko hiztegia eta abar luze bat.


Orrialde kopurua: 200
Neurria: 200x250mm

Antzeko produktua