
Zure mundua
En Tol Sarmiento
Diskoetxea: Baga-Biga musika ideiak
Urtea: 2014
Euskarria: CD
Deskripzioa
En Tol Sarmiento (ETS) taldearen hirugarren diskoak (Zure mundua) ekin eta jarrai dihardu ska doinuen zalapartekin batera. Arabako Errioxako En Tol Sarmiento taldeak bikain uztartu ditu Euskal Herriko ska erritmoenoinarriak diren alaitasuna, dantza eta kutsu sozial zein politikoa. En Tol Sarmiento taldearen disko berriaren ezaugarriak hauek dira: musika jostagarria poztasuna barreiatzeko dantzaren bidez eta hitz zuzenak arnasestuka eta hankaz gora harrapatzeko ezarritako boterea.Ska erritmoak nagusi diren disko batean balada eder zein hunkigarriak malkorako bidea egin dezake edozein herriko jaietako algara eta parrandan. En Tol Sarmiento taldeak, partisanoen antzera, mundua konpontzeko doinuak erabiliko ditu, edo futbol zaleak bere taldea bultzatu eta girotzeko, sexua askatasunean bizitzeko, mundu askeak eraikitzeko… En Tol Sarmiento musikaren doinuekin norberaren eta albokoaren munduak suspertzeko balio dezakete.