Dendako bilatzaile aurreratua

Errekan gora : Jexuxmai Lopetegi

Lopetegi, Jexuxmai / Noizbehinka banda

Diskoetxea: Belarri


Urtea: 2013
ISBN: 837655093589
Euskarria: CD
Deskripzioa
Jexuxmai Lopetegi (Zarautz, 1956) abeslari eta gitarrista gipuzkoarra da. Akelarre taldearekin egin zen ezagun 80ko hamarkadan, eta ondoren bakarkako ibilbideari ekin zion Jexuxmai & Noizbehinka izenarekin. Ahots bero eta atsegina du Lopetegik, eta bere kantagintzak rock, blues, pop eta folketik hartzen du.Jexuxmai Lopetegi 1970 urtean taularatu zen lehen aldiz, bere anaia zaharraren taldean, hamalau urte zituelarik. 1976an Sasi taldea sortu zuen eta Zarauzko Musika Plazan aritu zen. Euskaraz eginiko dantzaldien eredu bihurtu zen Zarauzko « Musika Plaza ».1984an Akelarre taldekoek Anje Duhalde ordezkatzeko proposamena luzatu zioten eta bapatean musika lanbidetzat hartu zuen. Akelarrerekin bost disko grabatu zituen 8 urteko ibilbidean: Mari, Rockzale, Gauero zuzenean, 7.90 eta Akerraldian.1993ko martxoan Akelarre utzi eta bere bakarkako lehen lana prestatzen ari zela, Kepa Junkera-k deitu zion bere proiektu berrirako. Bi urtez Junkeraren bandan zuzeneko abeslari modura aritu ondoren, 1994ko otsailean « Kalejira al-buk » grabatu zuen. Sei hilabete lehenago, Pausoka ekoiztetxearentzat, Joseba Gotxiren bitartez, Goenkale telesaileko sintonia grabatu zuen. Kantak 1994tik 2000 urtera arte iraun zuen ETB1ean.



Antzeko produktua