
TripTics III-IV
Hibai
Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak
Urtea: 2019
Euskarria: CD
Deskripzioa
2019. urtean publikatu zuen Hibai Etxebarriak bere triptikoen bigarren bilduma. Kasu honetan, Carlos Sagi eta Ander Garciarekin batera osatzen zuen jazz hirukotearekin eta orkestrak lagunduta grabaturiko abestiak biltzen dira. Kantu sakon eta emotiboak. Jazz eta musika sinfonikoarekin jantziak.
Lehen triptikoa, “Euskarazz”, euskal musika eta jazzaren arteko fusioan oinarritzen da. Bigarrenak, “Bouquet”, Loraldia Festibalerako idatzitako lau kantu biltzen ditu. Abesti bakoitza lore ezberdin bati eskainia dago.
Abestiak:
- Egunsentia
- Nire eskuetan balego
- Zure ate ondora
- Esan nahi ez zenidan hura
- Pagotxa
- Lotus noir
- To a pale orchid
- Maite zaitudalakoan nago