
Bertsolari 120 : Egañaren belaunaldia, pasadizoak eta gogoetak
Zenbait egile
Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria
Urtea: 2020
Euskarria: Liburua + CD
Deskripzioa
BERTSOLARITZAREN INGURUKO LITERATURAN bada arrakasta handiko genero bat bertsolari handien edo mitikoen gertakari eta pasadizoak bildu dituena, askotangertakari horiek txiste soilera edo komikotasun antzu batera mugatu badira ere.Bekatu horretan erortzeko arriskuaz jakitun, ekin genion Egañaren belaunaldiadeitu diogun zenbaki honi, pasadizoen atzean garai bat eta giro bat ezkutatzendirela sinetsita.Belaunaldi honek lurrikara txiki bat ekarri zuen bertsolaritzaren historiara. Behineta berriz aipatu izan den 90eko hamarkada hasierako boom edo aparraldi famatuaez zuen telebistak ekarri, talde honek baizik, hedabideak lagundu bazuen ere. KoldoTapia, Joxerra Garzia eta beste hainbat eragilerekin batean Bertsozale Elkarteapentsatzen eta egituratzen funtsezko lana egin zuen eta, aldi berean, bertsolaritzareninguruko hausnarketa bati ireki zion atea, sormenaren baitako prozesuak agerianjarri eta mekanismoak ezagutzera emanez.Belaunalditzat izendatu dugu, baina, kontzeptu lainotsua izaki, zalantza handiekingenbiltzan, Sebastian Lizasok, irizpide kronologikoa ezarriz, uxatu zizkigun arte:“Zaharrena Mikel Mendizabal duk eta Iñaki Murua zetorrek ondoren. Lehena 1956komartxoaren 31koa duk eta bigarrena uztailaren 30ekoa”, hasi zitzaigun eta erreskadanaipatu zizkigun jaiotegunak. Hurrenkera bakarrik esateko, Millan Telleria eta AnjelMari Peñagarikano datoz segidan eta Sebastian bera gero. Loidisaletxe da hurrengoaeta Egaña segidakoa. Eta geroxeagokoak dira Sarasua, Euzkitze eta Sorozabal.Hamarreko talde horretatik bakoitzari beste kideei buruzko gertakari, pasadizo,oroitzapen eta gogoetak eskatu genizkion.