
Abdón González de Alaizaren alfabetoa
Elustondo, Miel Anjel
Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia
Urtea: 2020
ISBN: 978-84-7821-939-1
Deskripzioa
Orain arte esan izan denez, 1927an argitaratu zen Txistu, euskarazko lehenengo komiki-aldizkaria. Uste zen ez zela alerik gorde, galduak zirela, zeharo, guerra garaian aldizkariaren ale guztiak. Alabaina, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean dira, Antonio Zavala zenaren funtsak dituztela jatorri. Desagertutzat emanak zirenak berreskuratu ditugu, eta Txistu berreskuratzearekin batera, komiki-aldizkari haren bultzatzaile sutsuena ekarri dugu oraingo egunera: Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta, 1876an Musitun jaioa, Madrilera migratua, eta joan den mendearen hasieran Espainiako hiriburuan euskararekin eta Euskal Herriarekin ikustekorik zuten ekimen guztien eragile nagusi edo, Manuel Irujok esan zuenez, faktotuma.