
Alde zaharren birsorkuntza : akta liburua = La recreación de los cascos históricos : libro de actas
Zenbait egile
Argitaletxea: Nabarralde
Urtea: 2020
ISBN: 978-84-09-24293-1
Bilduma: Haria
Deskripzioa
2018ko urrian Nabarralde Fundazioak (Iturralderen eta beste talde eta kolaborazio batzuen laguntzarekin) biltzar bat antolatu zuen "Hirigune historikoen birsorkuntza" izenburupean. Izan ere, hirietako hirigune zaharrek beren kaleetan biltzen dute herri horietako ondare historikoaren zatirik nabarmenena. Euren izaera, eraikin enblematikoak, gertakari ospetsuen agertokiak, iraganaren memoria eta pertsonaiak, jaiak eta erritualak.Aldaketa eta globalizazio garai honetan, Manuel Delgado antropologoak, inaugurazio hitzaldian, auzo historiko hauek Gizateriaren Ondare izendatzeko lehen baldintza bizirik egotea zela ohartarazi zuen. Bizirik egotea. Baina, legearen paradoxak, ondare izendapena izerdi-zapi bat da; dekoratua hilezkor bihurtzea eta auzoa hiltzea da. Venezia, kanalen eta palazzo ederren Venezia handia, horren adibide tristea da.Zer egin memoria eta ondare historikoz betetako leku horiekin? Dekoratu loriatsua, esanahiz betea, goratzea jendearen beharren gainetik? Edo gizarte-bizitzako baldintzak ondare-elementuen balioaren aurretik jartzea? Dilema zaila; nolanahi ere, kongresu hartako hitzaldiek hausnarketarako bidea egiten laguntzen digute.