
Amets gaizto nire armairuan
Mayer, Mercer / Izagirre Urreaga, Koldo
Argitaletxea: Kalandraka ; Pamiela
Urtea: 2020
ISBN: 978-84-9172-170-3
Bilduma: Gaur egungo klasikoak
Deskripzioa
«Amets Gaizto nire armairuan» aitorpen batean oinarritua da: bere ikarak kontatzen dizkigu mutiko batek. Ikarak uxatzeko, armairuko biztanleari aurre egitea erabakiko du. Biztanle arrotz hori ordea, loa galarazten diona, ez da hain gaiztoa... Umore eta samurtasun handiko ipuina dugu hau, inondik ere. Horrek egin du klasiko. Mende erdi eta gehiago dituzte irudiek, eta belaunaldiz belaunaldi liluratu gaituzte munduko irakurleok. Koloreztatuak dira, indar handikoak, eta beldurra ez baina maitasuna sortzen du munstro gizajoak. Berak ere izaten baititu lo-galdu batzuk... «Amets Gaizto nire armairuan» guztiz egokia da oherakoan argia itzaltzen duteneko piztia izugarriak ikusten dituzten haurrentzat... eta baita helduentzat ere! «Hona hemen klasiko baten berrargitarapena. Mercer Mayerren, estatubatuar idazle eta ilustratzaile emankorraren obra hau 1968an argitaratu zen lehenengo aldiz