
Antologia (1978-1988)
Itoiz
Diskoetxea: Elkar
Urtea: 2008
ISBN: 8436007082855
Euskarria: CD + DVD
Deskripzioa
ITOIZ taldearen lehen diskoaren (Lau Teilatu) 30. urtemuga ospatzeko, CD-DVD bat kaleratuko dugu. Alde batetik, taldearen diskografian horrelakorik ez dagoela ikusita, CD bilduma bat (estudioko diskoetatik aukeratua) osatzen ari gara; hamazortzi bat funtsezko kantu izango dira. Bestetik, hauxe da benetako berritasuna, taldearen irudiak, bideoklipak, telebistetan grabatutako programak... jasoko dituen DVD adierazgarria eta historikoa osatzen ari gara. ITOIZek, berriro ere, ustekabean harrapatu gaitu, altxor bat zuen ezkutuan, besapean gorderik: bere irudia.