
Nazioarteko Zuzenbideari buruzko oinarrizko testuak (II) = Textos fundamentales de Derecho Internacional (II)
Iruretagoiena Agirrezabalaga, Iñigo / Abalde Cantero, Oscar
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-1319-439-4
Bilduma: Legeak - Leyes
Deskripzioa
Gure esparruan indarrean dauden zuzenbideen artean nazioarteko zuzenbidea ere badago, eta zuzenbide horretan derrigorrezko zuzenbidea, ius cogens, eta Estatuek berretsitako nazioarteko tratatuak daude. Tratatu horiek jasotzen dituzten arau juridikoak euskaraz edukitzeak esan nahi du gure esparruan aplikagarri den zuzenbideetako bat, gu lotzen gaituen zuzenbidea, euskaraz ezagutu ahal izatea. Beharrezkoa dugu hori, gure zuzenbidearen ezagutza, gure praktika eta bizitza juridikoa euskaraz gauzatu eta garatu nahi badugu.