Bilaketa aurreratua

Metamorfosia : Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal

Zenbait egile

Diskoetxea: Orpheus

2021

OR 8431-9503

Euskarria: Cd

Deskripzioa

Txistuaren eta pianoaren soinuak ganberako musika formatuan, konbinatzea, Andoni Egañak metamorfosiaren kontzeptuaren azalpenean dioen bezala, eraldaketa prozesu baten zati bat da. Bi instrumentuen arteko soinu-topaketen ohiko erabileraren eraldaketa.   Txisturako literaturaren bilakaerak  garai ezberdinak bizi izan ditu, bakarka jotzen zen musika tresna izanik beste hainbat musika tresnekin elkartu da, eta ondorioz musika-tresna beraren ezaugarri fisikoak finkatu eta egonkortzeaz gain, txisturako berezko errepertorioa eraikitzen joan da.   
Garikoitz Mendizabalek eta German Ormazabalek aurkezten diguten grabazioak, errepertorioa sortu eta eraldatzeko prozesuan jasotako  hainbat estetika erakusten dizkigu.
 Proposamen honetan sei egileren lanak azaltzen dira. Zaharrenen artean, XX. mende hasieran txistuari bere ekarpena egin zioten bi konpositore nabarmentzen dira. Eduardo Gorosarriren (Eskoriatza, 1889-1947), organista eta 1927an sortu zen Txistularien Elkarteko lehen presidentea, Hiru ataletako Alborada entzun dezakegu, Ramón Lazkano (Donostia, 1968- ) musikagileak txistu eta pianorako egindako egokitzapenean.   Tomás Garbizuk (Lezo, 1901-1989) organojole gisa eskarmentu handia zuenak, txistuaren ganbera musikako literaturaren finkapenean garrantzi berezia izan zuen, bere sorkuntzetan harmonia eta modalitatearen ekarpen berriak barneratuz. Euskal suitea  II.  lana ere entzun daiteke, bertan forma barrokoak melodia tradizionalekin uztartuz.   Disko  hau bereziki nabarmentu genezake,  hamarkada eta geografia desberdinetan jaiotako egungo musikariei lekua eskaintzen zaielako. Naji Hakim (Beirut, 1955- ) organista eta konpositore bikaina da, eta dagoeneko txisturako espresuki idatzitako hainbat lan idatzi ditu. Oraingo honetan bi pieza proposatzen dira, hiru mugimendutan osaturiko Txisturako kontzertua, Garikoitz Mendizabalentzat espresuki konposatua eta Basque Antology, hiru mugimendutan idatzitakoa ere.   Klarinete jotzailea eta bandako zuzendaria den Eduardo Morenoren (Laguardia, 1977-) Txistu eta pianorako Rapsodia entzuteko aukera izango dugu, Garikoitz Mendizabalentzat espresuki idatzia. Eta egile gazteena, David Rivas (Toro, 1980-), Garikoiz Mendizabalentzat idatzitako Recuerdos de ayer obraren egilea dugu, txistuarekin zerikusi gutxi duten unibertsoetatik sortutako soinuekin osatua. Modu honetan, organo-jotzaileek (Gorosarri, Garbizu, Hakim) eta talde handientzako lanen ohiko egileek (Moreno, Lazkano eta Rivas) sortutako musikarekin, txistuaren ganbera-musikaren sorkuntzaren "metamorfosia" pausoz-pauso aurrera doa. 

Urteko produktuak