Dendako bilatzaile aurreratua

Arrastoa

Igerabide Sarasola, Juan Kruz

Argitaletxea: Alai


Urtea: 2020
ISBN: 978-84-120944-3-5
Bilduma: Ganbara
Deskripzioa
Juan Kruz Igerabide
Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtetan lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izan da, Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du batez ere, eta baditu zenbait lan helduentzat, hala poesian nola prosan. Haur literaturako eta gazte-literaturako zenbait lan unibertsal itzuli edo egokitu ditu euskarara, besteak beste Homeroren Odisea, Greziako mitoak, Arthur erregearen heriotza, Ovidioren Metamorfosiak. Gazte literaturan, poesia eta nobela argitaratu ditu: Maite poemak hasiberrientzat (ed. Denonartean), Hamabi galdera pianoari (Alberdania) Motoa (Alberdania), Bosniara nahi (Aizkorri), Antso Lizarra (Aizkorri).

Arrastoa
“Arrasto baten atzetik bidali naute Iruñetik Lekunberrira 1936ko uztail itogarri honetan, Sanferminen ostean; goardia zibileko detektibea naiz, uniformerik gabe ibiltzen direnetakoa, nondik informazioa aterako. Dohain berezia dut harremanetarako, berehala lortzen dut jendearen konfiantza. Dena dela, gauzak nahasirik dabiltza herrialde honetan, munduan ere bai aspaldian, jendea aztoratuta, gorrotoa nonahi, eta edozer gerta daiteke, beste gerra bat agian; erreketeak antolatzen ari dira alde guztietan, eta jende armatua daukate edozertarako prest”.


36ko Gerra Zibilaren atarian, guardia zibileko detektibe bat bidali dute Lekunberrira hilketa bat ikertzera. Hantxe ezagutuko du pertsonaia bitxi bat, herriko aguazila, eta haren bizitza kontatuko digu, zeina korapilatzen baita, azkenean, hilketarekin eta gerra hasi berriarekin.








Antzeko produktua