Bilaketa aurreratua

Ekham

Arri!

Diskoetxea: Erraia Diskoak

2021

Euskarria: Deskarga kutxa

Deskripzioa

Itzalaldi batek hiria ilunpetan uzten duenean, gehiengoa gaizkiesaka hasten da dena konpondu bitartean: beste batzuek lapurretarako baliatzen dute aukera. Zorionekoenek ordea, kandela baten argitan xehetasunez josiriko unibertso itzalezko bat aurkitzen dute. Hala gertatu zen pandemian, eta hala osatu du Arri!-k  —Dani Arrizabalaga (Vitoria-Gasteiz, 1982)— bere bakarkako lehen proiektua.
 
Orain arte Same Old, Eh!, Izaki Gardenak, The Brontës, Libe edo Ainara LeGardon-ekin egindako musika bidaietan zehar sortu eta ondu dituen hainbat ideia bildu ditu Danik Ekam lanean (Erraia Diskoak, 2021). Proiektu horiek guztiek bateria atzean ahots propio bat aurkitzera eraman dute, edo, hobe esanda, musikaren barneko bere lekua. Toki hori betetzen eta askatzen ikasi behar da musikak zentzua har dezan; espazio hori hartu du orain, eta eskaini egiten digu era umil eta adierazgarrian.
 
Pretentsio ezaren bidetik sortu du rock disko guztiz instrumental hau, izaera trinkokoa eta azal elektronikoduna, Boards of Canada, New Order, Thom Yorke edo Nils Frahm bezalakoen DNA partekatzen duena.
 
Nahiz eta Ekam-en adituko dugun musikak hitz eta ahotsen beharrik ez izan emozioak sorrarazteko, kantuen izenburuek testuinguru bat eskainiko digute, batzen dituen haria hor dago: Todos/Uno, Momentu honetan, ЯOMAedoLibertad común
. Ezaugarri batzuk itzali edo argituz doaz, musikari arnasa eskaintzeko. Hausnarketarakoa batzuetan, sentsuala eta akuilatzailea besteetan. Presak alboratuz eta ezeri men egin gabe sortutakoa da proiektua, zalantzarik ez da.
 
Kantu bakoitzari behar duena soil-soilik eskaintzeko desagertzearen artea perfekzionatuz, Dani Arrizabalagak musika puzzle koherente eta zintzoa eskaintzen digu. Eta Arteak edertasunaz harago eskain diezagukeen modu bakarrean egiten du: bere burua zalantzan jarriz eta erantzunik bako galderak jaurtiz.

Urteko produktuak