Bilaketa aurreratua

Utilitarismoa

Mill, John Stuart

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea

2021

978-84-1319-372-4

Bilduma: Limes

Deskripzioa

Zorion Gorenaren Printzipioaren arabera, gainerako gauza guztiak desiragarriak bihurtzen dituen azken xedea (gure onura edo besterena kontuan hartuta), bizitzan ahalik eta min gutxiena izatea da, eta ahalik eta gozamen gehien, bai kantitateari, bai kalitateari dagokienez. Haien kalitatea ikusteko, eta hura kantitatearekin alderatuta neurtzeko, min eta plazer horiek bizi izan dituzten eta beren buruaz jabetzeko eta beren burua behatzeko ohitura duten horiengana jo behar da, eta zer hobesten duten ikusi, haiek egin baitezakete ongien konparazioa. Utilitaristen aburuz irizpide hori denez giza ekintzaren xedea, irizpide hori izan behar da, halaber, moralitatearen irizpidea. Hortaz, esan genezake giza jokabidearekin erlazionatutako arau eta printzipio batzuen multzoa dela, eta haiek betez gero, azaldu denaren moduko bizitza ziurtatu ahal izango zaie, ahalik eta hein handienean, gizaki guztiei, baita izaki sentigarri guztiei ere, gauzen izaerak horretarako aukera emanez gero.

Urteko produktuak